2018an Txikipedia sortu zenetik ari gara Zumaiako Institutan artikuluak sortzen. Hasieran aldizkako ekimenak izan ziren eta 2021-22 ikasturtean Txikipedia Tailerra sortu zen DBH 2. mailan.
Aste honetan 1.500 artikulutara iritsi gara, ez da kopuru makala, Txikipedian dauden sei artikulutatik bat da gurean egindakoa. 1.500garren artikulua Timothy Toroitich lasterkari ugandarrarena izan da. Zorionak gure institutuan izan ditugun “txikilari” guztiei!





0 Comments