Zerekin Ikaskuntza Gela
bideak zabaltzen
ZIG gela eskola eta lan munduaren arteko zubia da. Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei zuzenduta dago, eta 16-20 urte bitartean lau urteko ibilbidea eskaintzen die. ZIG gela hezkuntza ez-arautuari dagokion ikaskuntza bat da, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan du bere leku propioa.
Urte osoan zehar matrikulatzeko aukera
Komunikazio gaitasunak
- Komunikazio hartzailea eta adierazkorra nahiz idatzizko adierazpena garatzen dute.
- Prozeedura kognitiboak lantzen dituzte.
- Adierazpen matematikoetan hobetu.
- Pentsamendu logikoa garatu.
- Pertsonen arteko komunikazio arauak ezagutzea:
- Gizartean mugitzeko tresnak garatzea:telefono, dirua, ordutegiak, ikurrak….
Autonomia gaitasunak
Gizartean autonomoki mugitzeko, ibiltzeko bizitzeko, ardurak hartzeko estrategiak lantzea:
- Autoestima garatzea.
- Etxeko antolakuntzaren oinarriak jakitea.
- Zerbitzu eta garraio publikoaren erabilpena.
- Aisialdiko astiaren denbora kudeatzen ikastea:sormenaren adierazpena, lana, kultur jarduerak….
- Norberaren betebeharrak eta eskubideak zein diren ikastea eta kontzientzia garatzea:udala,hauteskundeak, lana, etxebizitza.
Lan munduan baliagarri diren gaitasunak
- Ardurak hartzeko estrategiak garatzea:arauak, atentzioa, estrategiak, segurtasuna betebeharrak, ondorioak……
- Bakarkako eta lan taldeko lanak egiteko estrategiak garatzea; hau da, laguntza eskatzea. Konfliktoak sahiesteko trebeziak garatzea, iniziatiba lantzea….
- Lan mundurako sarrera zuzentzen duten erakundeak ezagutzea: LANBIDE, GUREAK, Instituzioak oro har.
HARREMANETARAKO