Zerbitzuak
Lubaki Guraso Elkarteak datorren ikasturtean ondorengo eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzea aurreikusten du. Izen-emateak irailean egingo dira (ez da aurre izen-ematerik egongo).
* Aurreko ikasturtean ekintzan parte hartu duten ikasleek lehentasuna izango dute taldeak betetzen diren kasuetan.
* Aipatzen diren ordutegiak ez dira guztiz finkoak; orain arteko egitura mantentzen saiatuko gara baina osatzen diren talde kopuruaren arabera egunak nahiz orduak alda daitezke.
Gozizeko zaintza
Goizetan eskola ordua baino lehen zaintza behar duten familiei zuzendutako zerbitzua da.
Jangela
Ikasleek elikadura ohitura osasungarriak ikasteko espazio integrala da jangela.
Eskola bideak
Zure seme-alabak etxetik eskolara egiteko bide seguruak, gainera beste haur eta gurasoekin egin ditzakete.
Mekanografia
Ordenagailuz idazten ikasteko helburua duen ikastaroa da.
Psikomotrizitatea
Saio hauek, jolasaren bidez, haurrak dituen beldur, gogo eta larritasunak konpentsatzea dute helburu.
Eskola kirolak
Taldekatzeak, entrenamentuak eta asteburuetako jarduerak.
Xakea
Estrategien eta ideien borroka baketsua. Xakeak adimena, sormena, ikuspegi espazioala eta geometriaren ulermena areagotzen laguntzen du. Trebetasun matematikoak eta erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzen ditu.
Josketa
Umeei egokitutako josketa klaseak talde txikitan (7 ume gehienez). Eskuz eta makinaz josten ikasiko dute ondo pasatzen duten bitartean. Pintzelez erropa margotu eta pertsonalizatu. Eskuekin ehundu, erropa zaharrak birziklatzen ikasi ehuntzeko materiala egiteko.
Robotika
Bakoitzak bere gorputza, adimena, emozioak eta gaitasuna ezagutzen laguntzen duen praktikak onura handiak ditu osasun mailan eta bakoitzaren maila pertsonalean.