Pasa den astean, martxoaren 6an, 5. mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan izan ginen. Esperientzia zirraragarri honek ezagutza zientifikoa modu interaktibo eta entretenigarrian esploratzeko aukera eman zigun.
Planetarioko emanaldian gelan Unibertsoaren gaian ikasitakoak berrikusi genituen: eguzki sistemako planetak, izarrak, konstelazioak, eklipseak…… Baita gure planeta eta unibertso osoko irudi ikusgarriak ikusi ahal izan genituen!
Robotikako saio dibertigarrian, primeran pasa genuen ikasten ari ginen bitartean.
Eta nola ez, erakusketako gune guztiak arakatu eta disfrutatu genituen.
Egun ahaztezina pasa genuen!!





0 Comments