Proiektuak
Ikasteko kooperatu, kooperatzen ikasi
Ikasketa kooperatiboari buruzko oinarrizko lau ideia
- Eskolak eta gela inklusiboak ikasle guztiak hartzen ditu, inor baztertu gabe.
- Lankidetza edo kooperazioa aniztasun giroan garatzen da.
- Ikasketa kooperatiboak gaitasun pertsonalak, komunikatiboak eta giza-gaitasunak eskuratzea ahalbidetzen du inguru natural batean.
- Ikasle guztien errendimentu akademikoa handiagotzen du.
Zer da?
Ikasketa kooperatiboa ikasle-talde txikien erabilera didaktikoa da. Talde horietan ikasleek elkarrekin lan egiten dute norberaren eta besteen ikasketa maila maximizatzeko.
Kooperatzeak elkarrekin lan egitea esan nahi du, helburu komun batzuk lortzearren. Egoera kooperatibo batean, ikasle bakoitzak emaitza onak lortu nahi ditu norberarentzat, baita taldeko gainontzekoentzat ere.
Ikasleak haien artean laguntzen dira ikasteko
Kolaboratu ala kooperatu?
Kooperatzea eta kolaboratzea ez da gauza bera Kooperatzeak solidaritate-, adiskidetasuna- eta eskuzabaltasun-plusa gehitzen dizkio kolaboratzeari. Horrela, hasieran bakarrik eraginkorragoak izateko kolaboratzen zutenek, kooperatzean, amaieran, lotura afektibo sakona sortzen dute. Elkarrekin lan egiteak, elkar laguntzeak edo animatzeak, helburu komun bat lortzeko (ikasketan aurreratzea), taldea kohesionatu dezakete.
Gure Ekosistema Hezitzailean, hezkuntza arloan, helburu garrantzitsuena DENON ONGIZATEA bilatzea da
Eskola arrakasta hobetzearen helburuarekin eskola orduetatik kanpo ematen den laguntza akademikoan oinarritzen da.
Helburuak, naturarekiko errespetua eta zainketa bultzatzea, produktu ekologikoak baloratzen ikastea eta gizakiek sortutako zaborrak naturan daukan eraginaz kontzientzia hartzea dira.
Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren bidez euskal hiztun kopurua hazi eta euskararen erabilera zuzena bultzatzen da, ondoren eremu eta funtzio anitzetara hedatzeko.
IPDa (Ikastetxeko Proiektu Digitala) hezkuntza-baliabide digitalen erabilera bultzatu eta sustatzen duen tresna da, bai irakatsi eta ikasteko prozesuetan, bai ikastetxeko gainerako kudeaketa-prozesuetan, betiere, ikasleen garapen integralean laguntzeko helburuarekin.