Zumaiako Herri Eskolan egitarau oparoa antolatu dugu euskararen eguna ospatzeko.
HAUR HEZKUNTZAN
Goizean goizetik ahobizi eta belarriprest-en bisita berezia izango dute gure txikienek. Ondoren, kantuz jarraituko dute eguna ospatzen. Arratsaldean, berriz, euskal jolasekin gozatu ondoren txokolate beroarekin emango diete amaiera egun berezi honi.
LEHEN HEZKUNTZAN
Goizez. Ondorengo gune eta ekintzak izango dituzte ikasleek euskaraz gozatzeko:
- Karaokea
- Sokasalto erraldoia
- Twister jolasa
- Batukada tailerra
- Txalaparta eta adarra jotzen ikasteko tailerra
Arratsaldez.
- Jolasak:
- Zaku lasterketa
- Sokatira
- Lokotxa lasterketa
- Euskal txapel jaurtiketa
- Gurpil lasterketa
- Txingak
- Denok batera abestuko dugu “Guk euskaraz, zuk zergatik ez…”
- Txokolatea guztiontzat Lubaki Guraso Elkarteak antolatuta
- 16:30etan eskolako ospakizunaren amaiera





0 Comments