HAURRESKOLA

haurrek lehen urteetan izaten duten heziketak eragin erabakigarria izaten du haien geroko giza garapen integralerako, horretarako ezinbestekoa da familiaren eta haurreskolaren arteko lankidetza

Haurreskolak Partzuergoaren helburua 0 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzendutako hezkuntza-zerbitzu osoa eskaintzea da, hala nola laguntza soziala, bereziki lana eta familia bizitza bateratzearen arloan. Haurreskolak Partzuergoa haurreskolen kudeaketa osoaz arduratzen da, eta horretarako hezitzaile adituez osatutako langileak ditu.

Gure helburuak

Haurreskolak Partzuergoak haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta soziala bultzatzen du, helburu zehatz batzuetan oinarriturik:

  • Familiaren laguntzarekin, haurraren garapen osoa sustatzea, ingurunea ezagutzen laguntzea, haren nortasuna indartuz.
  • Haurrek, garapen ebolutibo orekatua izateko, haien hezkuntza prozesuan izan ditzaketen hutsuneen eta gabezien aurrean, hezkuntza prebentiboa eta orekatzailea sustatzea.
  • Heziketa jardueren barruan hauek guztiak barneratzen dituen hezkuntza globala sustatzea: gorputza, objektua, ekintza, pentsamendua, bestea, nia, afektibitatea, arrazionaltasuna, erreala eta ametsezkoa.
  • Hezkuntza sortzailea programatzea, horren bidez, haurrek bilaketa eta abstrakzio berriak egin ditzaten eta kontzientzia har dezaten.
  • Familiei haurren garapen osoari dagokion laguntza ematea.

2024-25 ikasturtean Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua doan izango da

Gure hezkuntza ezaugarriak

  • Haurreskolak Partzuergoak, euskara komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza moduan erabiltzeko beharrezkoak diren baldintzak sustatu eta bultzatzen ditu, eta ez du haur edo familiarik diskriminatzen bere komunikazio-hizkuntzagatik.
  • Haurreskolak Partzuergoak aintzat hartzen ditu ikasketa eremu desberdinak eta haurren garapena:- Esperientzien eta ingurune natural, fisiko eta sozialaren arteko elkarreraginaren bidez lortzen duten gorputzarenezaguera eta pixkanakako kontrola.

    – Hizkuntza desberdinen bitartez (plastikoa, ahozkoa, musikala,…) haurrak eta munduaren arteko erlazioen eraikuntza.

Ordutegiak

Irailetik uztailera bitartean

Familia-beharren arabera, haurreskola 7:30etatik 16:00etara egon ahal izango da zabalik. Hiru ordutegi mota eskainiko dira eta mota bakoitzean, haurren sarrera-irteerako ordutegi malguak izango dituzte gurasoek, talde bakoitzaren funtzinamendu egonkorra ahalbidetzeko:

  • Goizeko ordutegia: 7:30etatik 14:00ak arte
    Haurren sarrera-irteerak: 7:30-9:30 eta 12:30-14:00
  • Egun osoko ordutegia: 7:30etatik 16:00ak arte
    Haurren sarrera-irteerak: 7:30-9:30 eta 15:00-16:00

Egun osoko edo arratsaldeko taldeak abian jarriko dira, dagokion haurreskolan gutxienez hiru haurrek aldi berean eskatzen badute. Kontuan izan behar da haurrek ezin izango direla egunean 8 ordu baino gehiago egon haurreskolan euren ongizatearen mesedetan.

Jatorduak

Familiak bazkaria etxetik eramango dute eta hezitzaileek emango diete jaten haurrei.

Egokitze aldia

Familiaren jarrera garrantzitsua da: lasai eta seguru sentitzen bada, haurrak ere naturaltasunez hartuko du haurreskolan sartzea.
• Haurrari beti egia esan behar zaio, zer gertatuko den azaldu; eta ez zaio beldurrik sartu behar.
• Haurreskola ondo pasatzeko tokia, beste haurrekin jolas egingo duen lekua dela esan behar diogu haurrari.
• Komeni da haurreskolara pertsona ezagun batek eramatea eta pertsona horrek jasotzea. Horrek segurtasuna emango dio haurrari.
• Agurtzerakoan, ez da alde egin behar haurra konturatu gabe, segurtasunez eta naturaltasunez agurtu behar da haurra. Agurtzeko unea gehiegi luzatzea ez da komeni izaten. Maitasunez agurtzea komeni da, ezkutatu Gabe eta gezurrik esan gabe. Haurrari ulertarazi behar zaio egiten ari zaretena berarentzat ona dela.

• Garrantzitsua da haurrak etxetik objekturen bat eramatea (txupetea, jostailua…), ezaguna egingo zaiona eta bere etxearekin lotuko duena.

• Ez da momentu egokia haurraren bizitzan aldaketak egiteko; gelaz aldatzea, esaterako. Komeni da aldaketa horiek egokitze-aldia pasa ondoren egitea
• Haurra jasotzen dugunean esaldi tristeak ekidin behar dira.
• Komeni da etxean, noizbehinka, haurreskolako egoerak eta pertsonak gogoratzea. Bere hezitzaileari buruz hitz egin behar diogu eta bere izena errepikatu.
• Haurrari bere sentimendu eta emozioak adierazten utzi behar zaio: negar egiten, gu azaltzen garenean ezaxola agertzen.
• Puntualak izatea oso garrantzitsua da; berandu heltzen bazarete, abandonatu egin duzuela pentsatuko duelako.

HARREMANETARAKO

Arrangoleta

Juan Belmonte, 14
20750 Zumaia

943 86 53 45

arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus

Eskola Txikia

Aita Mari, 1
20750 Zumaia

943 86 53 45

eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"