ZUMAIAKO HERRI ESKOLA

Gure Eskola, Euskalduna, Publikoa eta kalitatezkoa da eta etorkizunera begira dago. Haurrak beren kabuz nabarmentzen dira, bai akademikoki, bai sozialki ere.

Ikasgeletako ikaskuntza hobetzeko eta gure ikasleek trebetasunak eskuratzeko prozesuak dira hemen lan egiten dugun langile guztien helburu nagusia.

Gizartea bezala, hezkuntza-mundua ere etengabe aldatzen ari da. Gu horren jakitun gara, eta metodologia eta tresna egokienak ikertzen, bilatzen eta sakontzen jarraitzen dugu, gure ikasleei erabat garatzen lagunduko dien hezkuntza-proiektu bat eskaini ahal izateko. Horren erakusgarri, ikasturte honetan ere, etapa bakoitzean hobekuntzak ezarriko dira. Hezkuntza -proiektu propio, irmo eta berritzaile bat aurrera ateratzeko beharrezko lana sustatzeaz gain, proiektu hau familien eta eskolaren arteko lan koordinatuaz elikatzen da, ikasleengan eragina izango duen harreman positibo, hurbil eta zintzoan oinarrituta.
Harreman – testuinguru hori garatzeko lan egiten dugu. Oso argi daukagu behar dugun irakasle  hezitzailearen profila, prestakuntza eta plangintza zehaztea funtsezkoa dela gure hezkuntza-proiektua garatzeko.

Era berean, aniztasunarekiko arreta da gure eskolaren erronka eta irakasle bakoitzaren eguneroko jardunaren funtsa. Ikasle bakoitzari zuzendutako arrakasta – testuinguru bat sortzea, haien indarguneak eta talentuak sustatuz, eta ahuleziak onartuz eta landuz.

Hau da gure eskola. Horixe da gure errealitatea, eta horretan jartzen dugu ahalegin guztia.

Herrian errotuta zein herriari irekia dago Zumaiako Herri Eskola; eta herri kultura horretan hezten ditugu.

Gure eskola, gizartearen erronkei eta aldaketei erantzuteko prest dago. Etengabeko hobekuntzan murgildu eta irakasleen partaidetza aktiboarekin hezkuntza eraldaketa bultzatzen dugu ongizate emozionala bermatuz eta.

Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten duen eskola komunitatea gara. Elkarrekin eraikitzen dugu eskola

Askatasunean eta ideia eta pertsona guztien arteko errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzen duena. Eskola akonfesionala. Ideia eta sinesmenen gainetik , errespetuan oinarritutako irakaskuntza bultzatzen duena.

Lanaren hausnarketan, formazioan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako eskola.

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"