Zaldibin ospatu ziren VIII.eskola agroekologia jardunaldietan izan ginen Marrazketa mintegitik. Bertan, abeltzantzan lanean ari direnak, artistak, esparru ezberdinetako irakasleak… elkartu ginen eta artilearen inguruan hausnartu genuen.
Gure ardien egoera, elikadura osasuntsua, ekosistemen ezagutza, jasangarritasuna… Txunditurik geratu ginen, ikusirik hari mataza soil batetik tiraka hasi ezkero, zenbat mundu interesgarri ehundu daitezken!





0 Comments