Urriaren 29an egin dugu eskolaz kanpokio jarduera hau. Geoparkeak eskeinitako jarduera eta Zumaiako Udalak ordaindua, herrian bertan dugun atxor geologikoa hobeto ezagutzeko parada ederra.
Geoparkeko harriak, fosilak, erliebea, paisaia eta historia piskat ikasten jardun dugu eguraldia ederrarekin. Azalpen orokor batzuk jaso eta partekatu ondoren, taldeetan banatu gara hiru gai zehatzetan jartzeko ardura: Flyscheko harri mota desberdinak, fosilak eta erliebea. Inpernupeko harraldean eta Itzurungo hondartzan izan gara, eguraldia ederra lagun.





0 Comments