Gaurkoan Sandra Garayoa ilustratzailea etorri zaigu “Kultura Eskolan” programaren barnean Zianotipia tailerra DBH 4ko plastikako ikasleekin egitera.
Azetatoaren gainean material ezberdinekin marrazkiak egin ditugu, emultsioa zuen paperaren gainean eguzkitan izan ditugu marrazkiak eta azkenik uretan erreakzio kimikoa egin eta urdin bihurtu zaizkigu.
Oso polita eta dibertigarria izan da eta asko ikasi dugu. Eskerrikasko Sandra!





0 Comments