Zumaia BHIko Inge Larrañaga, Sara Ugartemendia, Irati Mendiluze eta Nora Larrañaga ikasleek “Migrazioa munduan” izeneko proiektua osatu dute Ainara Bordagaray irakaslea gidari dutela. Haiek egindako proiektua Berriako Ikasgela plataforman argitaratu da.
Migrazioaren errealitatea sakon aztertu dute, eta etorkinen bizipenak ezagutzeko elkarrizketak ere egin dituzte ikasleek. Irakurgai ez ezik, ikusgai ere jarri dituzte egin dituzten lanak.





0 Comments