Ostiralean zuzeneko konexioa egin genuen Radio Euskadiko Boulevard saioaren barnean. DBH 2n dugun Txikipedia tailerra ezagutzera etorri ziren.
Gure gelan izan genuen Esther Aizpurua erreportaria ikasleei eta irakasleari galderak egiten. Estudioan zegoen Iñaki Espigak ere egin zizkien galderak ikasleei. Egun horretan ikasleek atleta olinpikoen biografiak egin zituzten bitartean Txikipedian aritzea zer den kontatu zuten bai eta zer den gehien gustatzen zaiena ere.
Esperientzia ahaztezina izan zen gure txikilarientzat.





0 Comments