DBH 3/ZIG: GKN-ra bisita.
Gaur Zumaia BHIko 3.DBHko eta ZIG gelako ikasleak Zumaiako GKN enpresara joan gara eta goiz pasa izan dugu.
Gizarteko ikasgaian bigarren sektorea lantzen ari gara eta enpresaren funtzionamendua ezagutzeko aukera aproposa izan da gelan landutako ezagutzak errealitatean ikusteko.
Ikasleak oso gustora egon dira, eta oso aberatsa izan da, lan munduarekin lehen kontaktua izatea.
Azaroaren 25a “Dardarka zeruak”
Zumaiako Institutuko ikasleek “Dardarka zeruak” abestu zuten azaroaren 25ean.
Bergarako Laboratoriumera bisita
DBH 4.mailako eta ZIG gelako ikasleok Bergarako Laboratorium Museoa bisitatu dugu. Kimika era dibertigarri batean lantzeko aukera izan dugu bertan eta asko gozatu dugu.




