DBH2: Otxagabiako elkartrukea

Elkartrukea, harremanak sendotzen ✨

Azken egunotan, Zumaiako Herri Eskolan berriz elkartu gara Otxagabiako institutuko lagunekin, eta bigarren topaketa honek bizipen ahaztezinak utzi dizkigu.

Duela hilabete batzuk gure ikasleak Otxagabian izan ziren, bertako familien etxeetan esperientzia aberasgarria biziaz. Oraingoan, berriz, haiek etorri dira gurera, eta guk ere etxeetako ateak ireki dizkiegu, elkartrukearen benetako espiritua partekatuz.

Egun hauetan zehar, jarduera ugari egin ditugu: ikaskuntza, jolasak, irteerak eta batez ere elkarrekin egoteko aukera. Aurreko bisitan sortutako loturak sendotu dira, eta giroa ezin hobea izan da, errespetuan, konfiantzan eta adiskidetasunean oinarrituta.

Elkartruke honek balio garrantzitsuak indartu ditu: enpatia, elkartasuna, aniztasunarekiko errespetua eta bizikidetza. Horrelako esperientziek gure ikasleen hazkunde pertsonal eta soziala aberasten dute, eta betiko oroitzapenak sortzen dituzte.

Eskerrik asko Otxagabiako ikasleei, familiei eta irakasleei esperientzia hau posible egiteagatik. Harremanak bizirik jarraitzen du!

Txikipedia, musika tresnak

Txikipedia, musika tresnak

Zumaiako Herri Eskolak, Txikipedia proiektuaren baitan, egindako lana jendaurrean aurkeztuko du aste honetan Zumaiako Oxford aretoan egingo den erakusketan.

Ibilbide aberats eta inspiratzailea izan da: lehen urtean, Aquariumarekin elkarlanean, arrainen inguruko lana egin genuen; bigarrenean, Pagoetako Parke Naturalarekin batera, landare itsutasuna landu genuen; eta aurten, Soinuenearekin elkarlanean, musika-tresnen mundua izan dugu ardatz.

Aurtengo proiektuan, 4. mailako ikasleek egindako collageak izan dira irudiak, eta 1. Batxilergoko Musikako ikasleek osatu dituzte artikuluak. Urtero bezala, proiektuaren emaitza poster berezi bat izan da: ikasleen irudi guztiak biltzen ditu, eta bertan dagoen QR kodearen bidez zuzenean ireki daitezke musika-tresna horiei buruzko Txikipediako artikuluak.

Gainera, joan den astean bailarako ikastetxe publikoetan izan ginen proiektuaren berri ematen, eta poz handiz ikusi genuen gure aurtengo posterrak harrera bikaina izan zuela guztietan.

Ezagutza, sormena eta elkarlana uztartzen dituen proiektu hau gertutik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Zatozte erakusketara!

DBH4: grabatu tailerra

DBH4: grabatu tailerra

DBH4. mailako Adierazpen Artistikoa ikasgaiko ikasleek Grabatua,
erreprodukzio teknika tailerraz gozatzeko aukera izan dute Olaia
Martinez, autore eta ilustratratzaile profesionalaren eskutik. Bi saio
izan dituzte, lehena matriza sortzeko eta bigarrena tinta beltzez
zikindu, jolastu, sortu etanorbere irudiak grabatzeko.Esperientzia
aberatsa izan da, artista batekin kontaktu zuzena izateaz gain,
Grabatuaren prozesua ezagutu eta esperimentatzeko aukera izan dutelakoEskerrik asko Olaia!!



Argazkiak

Lanbide Heziketako Azoka

Lanbide Heziketako Azoka

Aurreko ostiralean Lanbide Heziketako Azoka ospatu genuen Zumaiako Herri Eskolan! 🎓✨

Urola Kosta eta Urola Erdia eskualdeko Lanbide Heziketako eskaintza ezagutzeko aukera paregabea izan zuten bailarako ikasleek. Goizean zehar, DBH eta Batxilergoko ikasleek hartu zuten parte ekimenean; horretarako, ikastetxeekin koordinazio-lanak egin ziren, azokara txandaka hurbildu zintezen.

Hala, Azkoitia, Azpeitia, Orio, Zarautz eta Zumaiako 14 ikastetxetako 700 gazte inguru igaro ziren bertatik, etorkizuneko bide profesionalak ezagutzeko, galdetzeko eta inspiratzeko.

Arratsaldean berriz, azoka herritar guztientzat zabalik egon zen Kofradia plazan.

Eskerrik asko parte hartu duten ikastetxeei:
🔹 Zumaiako Herri Eskola
🔹 Irudika LHII
🔹 Oteitza Lizeo Politeknikoa
🔹 Oinarrizko Lanbide Heziketa: Soldadura
🔹 Izarraitz Lanbide Heziketa

Eta mila esker bertaratu zareten ikasle, irakasle eta herritar guztiei! Etorkizuneko aukerak gertutik ezagutzea beti da pausu garrantzitsua. 🚀

@irudikalh

@izarraitz_lhii

@oteitza

@zumaiaguka

@zumaia_lanbideheziketa

@ikaslangipuzkoa.eus

#LanbideHeziketa #EtorkizunaEraikitzen #ZumaiakoHerriEskola

Hemen argazkiak

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"