Ixkira-Mixkira aldizkaria
Ikusgai dago jada Ixkira-Mixkira Aldizkari Digitalaren 8. alea. Martxoaren 24an 20€ko bi sari zozkatuko dira Aizpurua liburu dendan gastatzeko. Egunean bertan esango dira irratsaioan irabazleen izenak.
Ikusgai dago jada Ixkira-Mixkira Aldizkari Digitalaren 8. alea. Martxoaren 24an 20€ko bi sari zozkatuko dira Aizpurua liburu dendan gastatzeko. Egunean bertan esango dira irratsaioan irabazleen izenak.
Ikasturte honetako lehenengo mendi irteera antolatu du Indamendi Elkarteak eta talde politta elkartu ginen larunbatean, irailak 13, Astxikira igotzeko.
Maiatzaren 30ean, bihar, ospatuko dugu gure eskolako festa, eta primerako plana dugu prest! 🌞✨
📍 Tokia: Sagarbiden
🕟 Ordua: 16:30etik 19:00etara
🎭 Zer egongo da?
💃 Dantza emanaldiak
🤡 ZAPOTXIN pailazoa
🕺 Zumba
🎨 Eskulanak
🍹 Taberna
🎲 Taldeko jolasak
🪵 Egurrezko jolasak
…eta gehiago!
💚 Gurasoak, ikasleak, irakasleak… denok zaudete gonbidatuta! Egun koloretsu eta alai bat pasatzeko aukera paregabea!

Aurreko astean Aitzuri eraikin berria ikas komunitateari erakutsi genion, LH eta DBHko irakasleei, familiei eta DBHko ikasleei. 4 saio izan ziren, denak arrakastatsuak. DBH 1eko ikasleek azaldu zituzten eraikinaren jasangarritasun ezaugarriak eta bisita gidatua egin zuten.
Ixkira-Mixkira Aldizkari Digitalaren 7. alea argitaratu berri dela jakinarazi digute gaur irratsaioan.
Haur Hezkuntzako txikienetatik hasita Lehen Hezkuntzako zaharrenetarainoko ikasle eta irakasleek sortutako lanak aurki ditzakegu bertan: jolasak, bideoak, irudiak… Bakoitzak eskolan landu edo ikasi duena besteei erakusteko intentzioz eta ilusioz denok goza dezagun.
Astebete iraungo duen lehiaketa bat ere martxan dago. Aldizkarian aurki daitekeen gairen bati buruzko galdera bat dago bukaeran. Otsailaren 18a baino lehen izena eman eta galdera zuzen erantzuten duten guztien artean Mandala dendan gastatzeko 20€ko bi sari zozketatuko ditugu: bat HHko ikasleen artean eta bestea LHko ikasleen artean.
Murgildu Ixkira-Mixkiraren zurrunbiloan, saltseatu, parte hartu eta goza dezagun elkarrekin!
Ikasleek eta irakasleek eskuan makila.
Gurasoek opari
San Blas opila.
Elkarlana dugu oinarri,
egunero goaz horren bila.
Herri Eskolako komunitatea
elkarlan borobila.