LH5: Arantza

LH5: Arantza

Urriaren 20ean LH5.mailako ikasleak Arantzara joan ginen gaua pasatzera. Bertan, ekintza desberdinak egiteko aukera izan genuen, hala nola, zuhaitz parkea, ginkana herrian zehar, gaubela…Oso esperientzia polita izan da eta primeran pasa genuen!

LH5: Eureka! Zientzia museora irteera

LH5: Eureka! Zientzia museora irteera

Pasa den astean, martxoaren 6an, 5. mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan izan ginen. Esperientzia zirraragarri honek ezagutza zientifikoa modu interaktibo eta entretenigarrian esploratzeko aukera eman zigun.

Planetarioko emanaldian gelan Unibertsoaren gaian ikasitakoak berrikusi genituen: eguzki sistemako planetak, izarrak, konstelazioak, eklipseak…… Baita gure planeta eta unibertso osoko  irudi ikusgarriak ikusi ahal izan genituen! 

Robotikako saio dibertigarrian, primeran pasa genuen ikasten ari ginen bitartean. 

Eta nola ez, erakusketako gune guztiak arakatu eta disfrutatu genituen.

Egun ahaztezina pasa genuen!!

Argazkiak

Ixkira-Mixkira Aldizkaria!

Ixkira-Mixkira Aldizkaria!

Ixkira-Mixkira Aldizkari Digitalaren 7. alea argitaratu berri dela jakinarazi digute gaur irratsaioan.

Haur Hezkuntzako txikienetatik hasita Lehen Hezkuntzako zaharrenetarainoko ikasle eta irakasleek sortutako lanak aurki ditzakegu bertan: jolasak, bideoak, irudiak… Bakoitzak eskolan landu edo ikasi duena besteei erakusteko intentzioz eta ilusioz denok goza dezagun.

Astebete iraungo duen lehiaketa bat ere martxan dago. Aldizkarian aurki daitekeen gairen bati buruzko galdera bat dago bukaeran. Otsailaren 18a baino lehen izena eman eta galdera zuzen erantzuten duten guztien artean Mandala dendan gastatzeko 20€ko bi sari zozketatuko ditugu: bat HHko ikasleen artean eta bestea LHko ikasleen artean.

Murgildu Ixkira-Mixkiraren zurrunbiloan, saltseatu, parte hartu eta goza dezagun elkarrekin!

Sartu: Ixkira-Mixkira Aldizkariren 7. alean

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"