LH4: Zumaiaren sekretuak ezagutzen

LH4: Zumaiaren sekretuak ezagutzen

Aste honetan, 4. mailako ikasleok “Zumaia Ezagutzen” tailerra egin dugu. Altxorraren jolasaren bitartez, Zumaiako txoko ezberdinak bisitatu ditugu eta herri honen historia, kultura eta inguru ederrak modu dibertigarrian ikasi ditugu. Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta ikasleok primeran pasa dugu ikasten eta jolasean aldi berean! Alumnos de 4º de Primaria descubren los secretos de Zumaia

LH4: Lurraska

LH4: Lurraska

Lurraska ingurumen eta hezkuntza zentroa Bizkaian dago, Urdaibaiko Biosfera Erreseraren bihotzean. LH4ko ikasle eta irakasleok azaroaren 20tik 21era bertan egon ginen gaua pasatzen, eta esperientzia zoragarria bizitzeko aukera izan genuen.
Hainbat jarduera egin genituen: etxabereak ezagutu, poniak zaindu eta haien gainean ibili, sendabelarrak bildu eta horien propietateak ikasi… eta, horrez gain, eukalipto olioa sortzeko tailer praktikoan parte hartu genuen. Noski, gauak ere bere momentu berezia izan zuen: primeran pasatu genuen disko-festan!
Eguraldiak ez bazuen ere asko lagundu, umorea eta gogoa jarrita, ederki gozatu genuen denok!

LH4: Urola Kosta

LH4: Urola Kosta

Aurten Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak, Urola Kosta landu dugu. Gida eta turista bihurtu gara eta eskualdeko 11 herrien inguruko aurkezpenak prestatu ditugu, bakoitzaren historia, kultura eta berezitasunak ezagutuz. Horrez gain, herri horietako leku esanguratsuenen maketak ere sortu ditugu. Horrela, Urola Kostako altxorrak sakonago ezagutu eta gure ingurua beste begi batzuekin ikusteko aukera paregabea izan dugu.

LH4: Euskadiko orkestra eta Txuri-Urdin

LH4: Euskadiko orkestra eta Txuri-Urdin

LH4. mailakoak, urriaren 24ean Donostira joan ginen eguna pasatzera. Lehenengo, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, musika inklusiboaren ikuskizun batez gozatzeko aukera izan genuen, unibertso anitz eta magiko bat sortuz. Ondoren, Txuri-Urdinera joan ginen patinatzera, eta esperientzia zoragarria izan zen. Egun oso polita eta berezia igaro genuen denok elkarrekin.

LH4: Antzerki ikastaroaren amaiera

LH4: Antzerki ikastaroaren amaiera

4. mailako ikasleek eskerrak eman nahi dizkiete Esti Curiel eta Tolo aktoreei ikasturte honetan eskeinitako antzerki ikastaroagatik.

Hainbat gaietan oinarritutako obrak egin ditugu, hala nola piratak, udako oporrak, familia, museoa eta Onin. Ikastaroa amaituta, ikasleek modu zoragarrian interpretatu dituzte obrak eta esperientzia ikaragarria izan da. Eskerrik asko bihotzez, zuen irakaspen eta laguntza ezinbestekoak izan dira gure sormena eta trebetasunak garatzeko!  

Azken antzezpenetako argazkiak

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"