LH3: Kikarekin bozetoak egiten

LH3: Kikarekin bozetoak egiten

Aurreko astean, Kika arte irakaslearen bisita izan genuen eskolan. Urtero bezala, tailer bat ematera etorri zen. Bozetoak egiten aritu ginen, bai arkatzarekin eta baita tenperekin ere. Asko ikasteaz gain, artelan polit politak sortu genituen!

LH3: Igeriketa ikastaroa

LH3: Igeriketa ikastaroa

LH3. mailako ikasleok igeriketa ikastaroa amaitu dugu. Esperientzia bikaina izan da: asko ikasteaz gain, ederki pasatu dugu!

LH3: Adinekoen zentrora bisita

LH3: Adinekoen zentrora bisita

Hirugarren mailako ikasleek gure herriko adinekoen zentroak bisitatu ditugu, Zumaiaz ikasitakoa kontatzeko eta guk egindako lore bat oparitzeko. Oso harrera polita egin ziguten.

LH3: Zumaia ezagutzen Xabier Alberdirekin

LH3: Zumaia ezagutzen Xabier Alberdirekin

3.mailako ikasleak “Zumaia ezagutuz” ikas-egoeran murgilduta daude. Horregatik, Xabier Alberdi historialariaren bisita jaso dute. Zumaiak historian zehar izan duen garrantziaz hitz egin die, herria hobeto ezagutzen lagunduz. Argazki ugari ikusteaz gain, gauza berri asko ikasi dituzte.

LH2 eta LH3: Liburutegira bisita

LH2 eta LH3: Liburutegira bisita

2. eta 3. mailako ikasleak herriko liburutegira joan dira aste honetan. Galtzagorri elkarteko emakume batekin egon dira, eta beraien adinerako egokiak diren liburu pila ikusteko aukera izan dute, baita batzuk irakurtzeko ere.

LH3: Eskola bideak

LH3: Eskola bideak

Eskolako guraso bat etorri da 3. mailako ikasleei eskola bideak azaltzera. Ekimen honen helburu nagusia ikasleak herritik zehar modu autonomo eta seguruan mugitu ahal izatea da. Aldi berean eskolara bide seguruenetik eta modu aktiboan joatea sustatzen du: oinez, patinetez edo lagunekin batera.

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"