Azaroan, LH2koak piraten etxean egon gara eta bertan gau bat pasa dugu. Pasaian barkuan ibili gara, altxorraren bilan urrezko txanponak topatu ditugu eta zapiak buruan jarrita piratak sentitu gara. Ze ondo pasa dugun Xandor, Koko eta Marirekin!
2. eta 3. mailako ikasleak herriko liburutegira joan dira aste honetan. Galtzagorri elkarteko emakume batekin egon dira, eta beraien adinerako egokiak diren liburu pila ikusteko aukera izan dute, baita batzuk irakurtzeko ere.
Ixkira-Mixkira Aldizkari Digitalaren 7. alea argitaratu berri dela jakinarazi digute gaur irratsaioan.
Haur Hezkuntzako txikienetatik hasita Lehen Hezkuntzako zaharrenetarainoko ikasle eta irakasleek sortutako lanak aurki ditzakegu bertan: jolasak, bideoak, irudiak… Bakoitzak eskolan landu edo ikasi duena besteei erakusteko intentzioz eta ilusioz denok goza dezagun.
Astebete iraungo duen lehiaketa bat ere martxan dago. Aldizkarian aurki daitekeen gairen bati buruzko galdera bat dago bukaeran. Otsailaren 18a baino lehen izena eman eta galdera zuzen erantzuten duten guztien artean Mandala dendan gastatzeko 20€ko bi sari zozketatuko ditugu: bat HHko ikasleen artean eta bestea LHko ikasleen artean.
Murgildu Ixkira-Mixkiraren zurrunbiloan, saltseatu, parte hartu eta goza dezagun elkarrekin!
Zumaiako Herri Eskolan egitarau oparoa antolatu dugu euskararen eguna ospatzeko.
HAUR HEZKUNTZAN
Goizean goizetik ahobizi eta belarriprest-en bisita berezia izango dute gure txikienek. Ondoren, kantuz jarraituko dute eguna ospatzen. Arratsaldean, berriz, euskal jolasekin gozatu ondoren txokolate beroarekin emango diete amaiera egun berezi honi.
LEHEN HEZKUNTZAN
Goizez. Ondorengo gune eta ekintzak izango dituzte ikasleek euskaraz gozatzeko:
Karaokea
Sokasalto erraldoia
Twister jolasa
Batukada tailerra
Txalaparta eta adarra jotzen ikasteko tailerra
Arratsaldez.
Jolasak:
Zaku lasterketa
Sokatira
Lokotxa lasterketa
Euskal txapel jaurtiketa
Gurpil lasterketa
Txingak
Denok batera abestuko dugu “Guk euskaraz, zuk zergatik ez…”