Ostiralean, urriak 24an, Ekainberrira irteera egin genuen LH1eko hiru taldeak. Zestoako Ekain haitzuloaren erreplika ikusteko aukera izan genuen, bertan kobazuloko hormetan marraztutako zaldiak, bisonteak eta oreinak ikusi genituen, baita ere hartza hezur batzuk ere. Gainera tailerrean lehen gizakiak bezala, ikatzarekin eta buztinarekin animaliak eta hormak marraztu eta margotu ditugu. Primeran ibili gara!
Ixkira-Mixkira Aldizkari Digitalaren 7. alea argitaratu berri dela jakinarazi digute gaur irratsaioan.
Haur Hezkuntzako txikienetatik hasita Lehen Hezkuntzako zaharrenetarainoko ikasle eta irakasleek sortutako lanak aurki ditzakegu bertan: jolasak, bideoak, irudiak… Bakoitzak eskolan landu edo ikasi duena besteei erakusteko intentzioz eta ilusioz denok goza dezagun.
Astebete iraungo duen lehiaketa bat ere martxan dago. Aldizkarian aurki daitekeen gairen bati buruzko galdera bat dago bukaeran. Otsailaren 18a baino lehen izena eman eta galdera zuzen erantzuten duten guztien artean Mandala dendan gastatzeko 20€ko bi sari zozketatuko ditugu: bat HHko ikasleen artean eta bestea LHko ikasleen artean.
Murgildu Ixkira-Mixkiraren zurrunbiloan, saltseatu, parte hartu eta goza dezagun elkarrekin!
Zumaiako Herri Eskolan egitarau oparoa antolatu dugu euskararen eguna ospatzeko.
HAUR HEZKUNTZAN
Goizean goizetik ahobizi eta belarriprest-en bisita berezia izango dute gure txikienek. Ondoren, kantuz jarraituko dute eguna ospatzen. Arratsaldean, berriz, euskal jolasekin gozatu ondoren txokolate beroarekin emango diete amaiera egun berezi honi.
LEHEN HEZKUNTZAN
Goizez. Ondorengo gune eta ekintzak izango dituzte ikasleek euskaraz gozatzeko:
Karaokea
Sokasalto erraldoia
Twister jolasa
Batukada tailerra
Txalaparta eta adarra jotzen ikasteko tailerra
Arratsaldez.
Jolasak:
Zaku lasterketa
Sokatira
Lokotxa lasterketa
Euskal txapel jaurtiketa
Gurpil lasterketa
Txingak
Denok batera abestuko dugu “Guk euskaraz, zuk zergatik ez…”
Azaroaren 21ean, Saioa Ruizek, erizaina denak, hitzaldi bat eman zigun 1.mailakooi. Gorputz aparatu ezberdinei aritu zen eta norbera zaintzeak duen garrantzia goraipatu zuen. Osasuntsu jan, kirola egin eta ur asko edan!