Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoaren XLVI. edizioan parte hartu dute Zumaiako Herri Eskolako LH 4, 5.eta 6. mailako ikasleek. Sormen, ahalegin eta ilusio handiz aritu dira eta egindako lanak bere fruituak eman ditu. Sariekin itzuli dira etxera! Zorionak ikasle guztiei!!
Atzo, martxoak 15, Azkoitko ibilaldi neurtuan izan ginen. Iragarpen txarra bazen ere, gure parte hartzea oso handia izan zen. Euri zapar batzuk bota zizkigun eta basa ere gainezka, baina izugarri gozatu genuen. Aurpegietara begiratzea besterik ez dago.
Gaurkoan, martxoak 8 dela eta, Rosa Barrena etorri da eskolara. Urteetan barkuko kapitaina izan zena, gaur egun Bilboko portuko langilea da. Bere ibilbidea partekatu du gurekin: ikasteko edota lana topatzeko bizi izan dituen istorioak, itsasoan bizitako esperientziak eta gaur egungo lanaren nondik norakoak. Oso interesgarria izan da.
Euskararen Eguna (abenduak 3) giro ederrean ospatu genuen eskolan. Goizean zehar hainbat ekintza egin genituen, hala nola karaokea, partxis erraldoia edota sokasaltoa. Euskal instrumentuak probatzeko aukera ere izan genuen. Arratsaldean, herri kirolak izan genituen protagonistak, lokotx bilketa eta sokatira besteak beste. Egunari amaiera emateko, txokolate beroa hartu genuen guztiok batera. Gora euskara!