HH5: Adunara irteera
Kaixo familiak!
Hemen gatoz ikasturte amaierako irteerarekin. Adunan primeran ibili ginen! Sekulako eguraldia egin zigun eta asko gozatu genuen. Parke politak aurkitu genituen eta txorroetan oso ondo pasatu genuen!
Ondo segi!!
Kaixo familiak!
Hemen gatoz ikasturte amaierako irteerarekin. Adunan primeran ibili ginen! Sekulako eguraldia egin zigun eta asko gozatu genuen. Parke politak aurkitu genituen eta txorroetan oso ondo pasatu genuen!
Ondo segi!!
Oraingoan hegaztiek barrutik zer ote daukaten ikusteko, oilo baten disekzioa egin dugu eta gu bezala organoak dituztela ohartu gara. Beraien tamainaz jardun dugu eta horretarako gure gailuekin zenbait hegaztien neurriak eta pisuak aztertzen bukatu dugu. Argazki gehiago
2. hiruhilabeteko honetan ikasturte hasieran landatu genituen porruak baratzatik bildu, guztion artean garbitu eta kozinatu ditugu. Bukatzeko, porru patata goxo-goxoak jan ditugu!
Ea etxean eskolan bezain sukaldari finak dituzuen!
Argazki gehiago
Ixkira-Mixkira Aldizkari Digitalaren 7. alea argitaratu berri dela jakinarazi digute gaur irratsaioan.
Haur Hezkuntzako txikienetatik hasita Lehen Hezkuntzako zaharrenetarainoko ikasle eta irakasleek sortutako lanak aurki ditzakegu bertan: jolasak, bideoak, irudiak… Bakoitzak eskolan landu edo ikasi duena besteei erakusteko intentzioz eta ilusioz denok goza dezagun.
Astebete iraungo duen lehiaketa bat ere martxan dago. Aldizkarian aurki daitekeen gairen bati buruzko galdera bat dago bukaeran. Otsailaren 18a baino lehen izena eman eta galdera zuzen erantzuten duten guztien artean Mandala dendan gastatzeko 20€ko bi sari zozketatuko ditugu: bat HHko ikasleen artean eta bestea LHko ikasleen artean.
Murgildu Ixkira-Mixkiraren zurrunbiloan, saltseatu, parte hartu eta goza dezagun elkarrekin!
Egitaraua:

Zumaiako Herri Eskolan egitarau oparoa antolatu dugu euskararen eguna ospatzeko.
HAUR HEZKUNTZAN
Goizean goizetik ahobizi eta belarriprest-en bisita berezia izango dute gure txikienek. Ondoren, kantuz jarraituko dute eguna ospatzen. Arratsaldean, berriz, euskal jolasekin gozatu ondoren txokolate beroarekin emango diete amaiera egun berezi honi.
LEHEN HEZKUNTZAN
Goizez. Ondorengo gune eta ekintzak izango dituzte ikasleek euskaraz gozatzeko:
Arratsaldez.