DBH4: EITBko Mihiluze programan
–
DBH 4ko ikasleek Mihiluze saioa barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Ikasteko, gozatzeko eta euskaraz bizitzeko esperientzia zoragarria!
https://zumaiakoherrieskola.eus/multimedia/gallery/dbh4-mihiluze-programa/
–
DBH 4ko ikasleek Mihiluze saioa barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Ikasteko, gozatzeko eta euskaraz bizitzeko esperientzia zoragarria!
https://zumaiakoherrieskola.eus/multimedia/gallery/dbh4-mihiluze-programa/
Asteartean Leioako Hezkuntza Fakultatean izan ginen laugarren mailako ikasleekin. Zumaian egindako “Landare itsutasuna” proiektua azaldu genien. Euskal Herriko landare espezie mehatxatuen Txikipediako artikuluak biltzen dituen proiektua da. Aurkezpenaren ondoren Txikipediako formazio txiki bat antolatu genuen eta unibertsitateko ikasleek ur-jauzien inguruko artikuluak egin zituzten.
Hezkuntza komunitateak belaunaldi ezberdinak batzen ditu…. eta lan honekin agerian geratu da beste behin ere.
DBH 4ko Arte Eszenikoetako ikasleek maitasunez eta ilusioz prestatu duten obra txiki bat eskaini zieten Haur Hezkuntzako haurrei. Barreak, magia eta ikaskuntza… dena bat etorri zen eszenan.
Komunitate bat gara: elkarrekin ikasten dugu, elkarrekin hazten gara, eta bakoitzak besteengan uzten duen arrastoa handitzen dugu.
Ikusi argazkiak
Ikusi argazkiak
Urriaren 29an egin dugu eskolaz kanpokio jarduera hau. Geoparkeak eskeinitako jarduera eta Zumaiako Udalak ordaindua, herrian bertan dugun atxor geologikoa hobeto ezagutzeko parada ederra.
Geoparkeko harriak, fosilak, erliebea, paisaia eta historia piskat ikasten jardun dugu eguraldia ederrarekin. Azalpen orokor batzuk jaso eta partekatu ondoren, taldeetan banatu gara hiru gai zehatzetan jartzeko ardura: Flyscheko harri mota desberdinak, fosilak eta erliebea. Inpernupeko harraldean eta Itzurungo hondartzan izan gara, eguraldia ederra lagun.
Urriko eguraldi eder hauekin DBH 4 mailan arrauen egiten ibili gara, Felix Aizpurua arraun taldeko kideak gidatuta. Talde lanaren garrantziaz jabetzeko jarduera ezin hobea.
Aste honetan DBH4ko ikasleak surfean aritu dira.
Herrian bertan olatu gainean gozatzen!