DBH3: GKN bixitatzen
DBH3ko gure ikasleak GKN enpresa bixitatzen izan dira, esperientzia aberasgarria izan da benetan, eskerrikasko GKN!!
DBH3ko gure ikasleak GKN enpresa bixitatzen izan dira, esperientzia aberasgarria izan da benetan, eskerrikasko GKN!!
Ongizate fisiko eta emozionala hautazko arloan, Dbh 3.mailan, jarduera osagarri moduan Spinning saioa egin dugu talde bakoitzarekin.
-Ongizate fisiko eta emozionala hautazko arloan, Dbh 3.mailan, jarduera osagarri moduan Spinning saioa egin dugu talde bakoitzarekin.
Ongizate fisikoa lantzeko Lubaki kiroldegian eskaintzen den jarduera da eta ikasleak bizikleta gainean esfortzu fisikoarekin trebatzeko helburua izan du. Bertan, musikaren erritmoarekin batera intentsitate ezberdineko tarteak konbinatzen dira, Ikasleak oso gustura ibili dira!
Urtero egiten dugun bezala, pasa den ostegunean Institutuko ikasleok eta irakasleok mendibueltak egin genituen. Eguraldi ederra izan genuen gainera eta oso ongi pasa genuen.
Ekainaren 19ra ere iritsi gara eta oporrak hartu bezperatan irteerak egin ditugu Getariara, Zarautzera, Debara eta Mutrikura, DBH 1etik 4ra hurrenez hurren.. Oso ondo pasa dute ikasleek eta gozatua hartu dute nota onak jaso aurretik.
Oporrak gogotsu hartuko dituzte eta primeran pasa dezatela opatzea baino ez zaigu gelditzen. Irailean elkartuko gara berriz.
Zumaia BHIko Inge Larrañaga, Sara Ugartemendia, Irati Mendiluze eta Nora Larrañaga ikasleek “Migrazioa munduan” izeneko proiektua osatu dute Ainara Bordagaray irakaslea gidari dutela. Haiek egindako proiektua Berriako Ikasgela plataforman argitaratu da.
Migrazioaren errealitatea sakon aztertu dute, eta etorkinen bizipenak ezagutzeko elkarrizketak ere egin dituzte ikasleek. Irakurgai ez ezik, ikusgai ere jarri dituzte egin dituzten lanak.