Zumaiako Institutuak 1.500 artikulu Txikipedian

Zumaiako Institutuak 1.500 artikulu Txikipedian

2018an Txikipedia sortu zenetik ari gara Zumaiako Institutan artikuluak sortzen. Hasieran aldizkako ekimenak izan ziren eta 2021-22 ikasturtean Txikipedia Tailerra sortu zen DBH 2. mailan.

Aste honetan 1.500 artikulutara iritsi gara, ez da kopuru makala, Txikipedian dauden sei artikulutatik bat da gurean egindakoa. 1.500garren artikulua Timothy Toroitich lasterkari ugandarrarena izan da. Zorionak gure institutuan izan ditugun “txikilari” guztiei!

DBH2 Otsagi-Erronkari elkartrukea

DBH2 Otsagi-Erronkari elkartrukea

Urriak 8tik 10era DBH2ko ikasle batzuk Otsagabia eta Erronkariko beste hainbat ikasleren etxeetara joan dira. Bertan, inguru ezagutu eta adin bereko ikasleekin harremantzeaz gai, euskarak bertan bizi duen egoera ezagutu dute. Oso esperientzia aberasgarria izaten ari da.

Ikusi argazkiak

DBH eta Batxilergoko ikasleak mendi irteeratan

DBH eta Batxilergoko ikasleak mendi irteeratan

Urtero egiten dugun bezala, pasa den ostegunean Institutuko ikasleok eta irakasleok mendibueltak egin genituen. Eguraldi ederra izan genuen gainera eta oso ongi pasa genuen.

  • DBH 1: Arroa, Aizarnazabal eta Oikiako eskolak bisitatu genituen. Ikusi argazkiak.
  • DBH 2: Zarauztik Indamendiren tontorrera eta handik Zumaiara egin genuan. Ikusi argazkiak.
  • DBH 3: Zarauztik Getariako hondartzara eta Askizutik barrena Zumaiara. Ikusi argazkiak.
  • DBH 4: Debatik Zumaiara flyscharen gainetik. Ikusi argazkiak.
  • Batxilergoa: Ondarroatik Mutrikura eta handik Debara. Ikusi argazkiak.
DBH: Ikasturte amaierako irteerak

DBH: Ikasturte amaierako irteerak

Ekainaren 19ra ere iritsi gara eta oporrak hartu bezperatan irteerak egin ditugu Getariara, Zarautzera, Debara eta Mutrikura, DBH 1etik 4ra hurrenez hurren.. Oso ondo pasa dute ikasleek eta gozatua hartu dute nota onak jaso aurretik.

Oporrak gogotsu hartuko dituzte eta primeran pasa dezatela opatzea baino ez zaigu gelditzen. Irailean elkartuko gara berriz.

Txikipedia proiektua erakusten hainbat tokitan

Txikipedia proiektua erakusten hainbat tokitan

2018tik abian dugun Txikipedia proiektua erakusten aritu gara aste honetan. Alde batetik DBH 2. mailan Txikipedia tailerra dugu eta bestetk Batxi 1. mailan “Landare itsutasuna” landu dugu txikipediarekin. Bigarren honen emaitza poster polit bat izan da eta ekainak 13 eta 15 artean erakusketa egingo dugu Zumaiako Oxford aretoan.

Astelehenean Urola Kostako hainbat eskolatatik pasatu ginen posterra oparituz eta erakusketara gonbidatuz eta asteazkenean Leioako Hezkuntza Fakultatean izan ginen “IrakasleON Garapen profesionala” azokan gure Txikipedia proiektu guztia erakusten stand batean.

Begira itzazue argazkiak

Batxi 1/DBH 2: Zumaia BHIko Txikipedia Porton

Batxi 1/DBH 2: Zumaia BHIko Txikipedia Porton

Pasa den astean Porton (Portugal) Iberiar penintsulako hizkuntzetako wikilarien biltzarra egin da. Bertan Koldo Bigurik Txikipedia zer den azaldu du eta eredu bezala Zumaian DBH 2n egiten dugun “Txikipedia tailerra” eta Batxi 1ekoekin egindako “Landare itsutasuna” proiektuaren berri eman du. Oso harrera ona izan duela esan digu.

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"