Harriaren mintzoa, BIDEOAK:
DBH1E eta DBH1F:
DBH1A eta DBH1B:
DBH1C eta DBH1D: https://youtu.be/nuBxEkey29c
DBH1E eta DBH1F:
DBH1A eta DBH1B:
DBH1C eta DBH1D: https://youtu.be/nuBxEkey29c
“Harriaren mintzoa” Zumaiako Herri Eskolako DBH 1. mailako ikasleek ekoiztutako antzezlana.
Iaz egin bezala, aurten ere azaroaren 25a antzezlan bat eginez aldarrikatu dute. Harriaren mintzoa izena du antzezlanak eta azaroaren 25ean erakutsi dugu, Aita Mari aretoan hiru emanalditan.
Aurtengo emanaldirako GEUS eremuan ikasi dugunarekin eraiki dugu gidoia: historiaurrea landu dugu genero arkeologiaren ikuspegitik. Horrela genero banaketaren kontakizun tradizionalaren aurrean emakumezkoa dagokion lekuan kokatu dute.
https://zumaiakoherrieskola.eus/multimedia/gallery/dbh1-harriaren-mintzoa-antzezlana/
DBH1.eko ikasleak Txuri Urdiñeko izotz gainean irristaka, giro ederrean!
Elkar ezagutzeko eta kohesioa bideratzeko irteera paragabea egin zuten Bertizera DBH1eko ikasleek.
Urtero egiten dugun bezala, pasa den ostegunean Institutuko ikasleok eta irakasleok mendibueltak egin genituen. Eguraldi ederra izan genuen gainera eta oso ongi pasa genuen.
Ekainaren 19ra ere iritsi gara eta oporrak hartu bezperatan irteerak egin ditugu Getariara, Zarautzera, Debara eta Mutrikura, DBH 1etik 4ra hurrenez hurren.. Oso ondo pasa dute ikasleek eta gozatua hartu dute nota onak jaso aurretik.
Oporrak gogotsu hartuko dituzte eta primeran pasa dezatela opatzea baino ez zaigu gelditzen. Irailean elkartuko gara berriz.