DBH eta Batxilergoko ikasleak mendi irteeratan

DBH eta Batxilergoko ikasleak mendi irteeratan

Urtero egiten dugun bezala, pasa den ostegunean Institutuko ikasleok eta irakasleok mendibueltak egin genituen. Eguraldi ederra izan genuen gainera eta oso ongi pasa genuen.

  • DBH 1: Arroa, Aizarnazabal eta Oikiako eskolak bisitatu genituen. Ikusi argazkiak.
  • DBH 2: Zarauztik Indamendiren tontorrera eta handik Zumaiara egin genuan. Ikusi argazkiak.
  • DBH 3: Zarauztik Getariako hondartzara eta Askizutik barrena Zumaiara. Ikusi argazkiak.
  • DBH 4: Debatik Zumaiara flyscharen gainetik. Ikusi argazkiak.
  • Batxilergoa: Ondarroatik Mutrikura eta handik Debara. Ikusi argazkiak.
Batxi 2: Argazkiak Arkimedesen objetu solido bilakatu ditugu

Batxi 2: Argazkiak Arkimedesen objetu solido bilakatu ditugu

Atzo eta gaur Idoia Unzurrunzaga argazkilaria etorri da “Kultura Eskolan” programaren barnean Batxilergo 2. mailako Marrazketa Teknikoko ikasleekin egotera eta “Argazkia Arkimedesen objektu solidoan bilakatu” ikastaroa eman digu bi saiotan.

Lehenengo saioan gure eskolako hiru eremutan 360º-tako argazkiak atera ditugu; Aita Mariko korridorean, Sagarbideko gimnasioan eta Negutegian. Ondoren software baten bidez argazkiak moldatu eta inprimatu, eta bigarren saioan argazki bakoitzarekin Arkimedesen objetu solidoak osatu ditugu.

Begiratu argazkiak

Batxi 2: Donostian Zientziarekin solasean

Batxi 2: Donostian Zientziarekin solasean

Atzo Batxilergo 2. mailako ikasleak Donostian izan zien DIPC-ren “Zientziarekin solasean” programaren baitan. Benetan interesgarria izan zen.

Amaieran Jean-Pierre Sauvagerekin argazkia atera zuten, Estrasburgoko Unibertsitateko irakaslea bera eta Kimikako Nobel Sariduna 2016an.

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"