Batxi1: Yidakiak badu bihotzik

Batxi1: Yidakiak badu bihotzik

Aurreko ostegunean yidaki saioa izan zuten Batxilergo 1. mailako ikasleek. Kultura eskola programaren barruan Iban Nikolai eta Maitri Ugalde etorri ziren ikasleei “Yidakiak badu bihotzik” saioa eskeintzera. Oso interesgarria izan zen.

Hemen argazkiak

DBH eta Batxilergoko ikasleak mendi irteeratan

DBH eta Batxilergoko ikasleak mendi irteeratan

Urtero egiten dugun bezala, pasa den ostegunean Institutuko ikasleok eta irakasleok mendibueltak egin genituen. Eguraldi ederra izan genuen gainera eta oso ongi pasa genuen.

  • DBH 1: Arroa, Aizarnazabal eta Oikiako eskolak bisitatu genituen. Ikusi argazkiak.
  • DBH 2: Zarauztik Indamendiren tontorrera eta handik Zumaiara egin genuan. Ikusi argazkiak.
  • DBH 3: Zarauztik Getariako hondartzara eta Askizutik barrena Zumaiara. Ikusi argazkiak.
  • DBH 4: Debatik Zumaiara flyscharen gainetik. Ikusi argazkiak.
  • Batxilergoa: Ondarroatik Mutrikura eta handik Debara. Ikusi argazkiak.
Maria Iribarrek Azkue lehiaketan bigarren saria

Maria Iribarrek Azkue lehiaketan bigarren saria

Zumaia BHIko ikaslea dugun Maria Iribarrek Azkue literatur lehiaketan bigarren saria eskuratu du. Euskaltzaindiak banatzen dituen sariak dira eta prestigio handia dute. Maria Iribarrek 14 eta 17 urte bitarteko kategorian lortu du saria “Aske” izeneko lanarengatik. Zorionak Maria!

Txikipedia proiektua erakusten hainbat tokitan

Txikipedia proiektua erakusten hainbat tokitan

2018tik abian dugun Txikipedia proiektua erakusten aritu gara aste honetan. Alde batetik DBH 2. mailan Txikipedia tailerra dugu eta bestetk Batxi 1. mailan “Landare itsutasuna” landu dugu txikipediarekin. Bigarren honen emaitza poster polit bat izan da eta ekainak 13 eta 15 artean erakusketa egingo dugu Zumaiako Oxford aretoan.

Astelehenean Urola Kostako hainbat eskolatatik pasatu ginen posterra oparituz eta erakusketara gonbidatuz eta asteazkenean Leioako Hezkuntza Fakultatean izan ginen “IrakasleON Garapen profesionala” azokan gure Txikipedia proiektu guztia erakusten stand batean.

Begira itzazue argazkiak

Batxi 1/DBH 2: Zumaia BHIko Txikipedia Porton

Batxi 1/DBH 2: Zumaia BHIko Txikipedia Porton

Pasa den astean Porton (Portugal) Iberiar penintsulako hizkuntzetako wikilarien biltzarra egin da. Bertan Koldo Bigurik Txikipedia zer den azaldu du eta eredu bezala Zumaian DBH 2n egiten dugun “Txikipedia tailerra” eta Batxi 1ekoekin egindako “Landare itsutasuna” proiektuaren berri eman du. Oso harrera ona izan duela esan digu.

BATXI 1: Diskoaren grabaketa

BATXI 1: Diskoaren grabaketa

Batxilergo 1. mailako musika ikasgaian Pello Gorrotxategi irakaslearekin ikasleek urtero diskoa grabatzen dute haiek konposaturiko abestiekin. Aurten ere abesti ederrak sortu dituzte eta ostegun honetan Zarautzen izan dira grabatzen Mikel Kazalisen estudioan. Abixatuko digute noiz arituko diren diskoak saltzen.

Begiratu argazkiak

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes acceder a nuestra política de privacidad haciendo clic en el siguiente enlace: "Política de Privacidad"