KURTSO HASIERA
Ekin diogu kurtso berriari, ilusio eta gogo haundiz!
Ekin diogu kurtso berriari, ilusio eta gogo haundiz!
DBH1eko ikasleekin “Nora goaz?” proiektua landu dugu azken asteotan. Proiektu honetan, Lurra seigarren iraungipen masiboaren atarian egon daitekeela aztertu dugu, eta bereziki gizakiok egoera horretan dugun eragina ikertu dugu.
Hausnarketa gelatik kanpora eraman nahi izan dugu, eta proiektuaren amaierako ekintza bezala herriko hondartzetara joan gara gizakiaren aztarnaren laginak hartzera: hau da, kostaldean aurkitutako zaborra sailkatu eta gure ingurunean uzten dugun arrastoa bertatik bertara ikustera.
Ikasleek argi ikusi dute gure eguneroko ohiturek eragin zuzena dutela naturan, eta aldaketa txikiek ere garrantzia handia izan dezaketela.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi zuen jarreragatik eta konpromisoagatik! 

#NoraGoaz #DBH1 #Ingurumena #Jasangarritasuna #HondartzakGarbi #GizakiarenAztarna #Hezkuntza #NaturarenAlde
DBH2ko ikasleek egun bikaina igaro zuten Uribarri Ganboako urtegian, 23 kilometroko bizikleta-ibilbidea eginez. Ibilbidean zehar, paisaia politak ikusteko aukera izan zuten, naturaz eta inguruneaz gozatuz. Giro ezin hobean, ikasleek kirola, laguntasuna eta dibertsioa uztartu zituzten.
DBH 1-ko ikasleak Txingudiko hezeguneetara irteera egin dute. Bertako paduraren ezaugarriak eta garrantzia ezagutzeko aukera izan dute. Prismatikoen laguntzaz hainbat hegazti eta beste izaki bizidun batzuk gertutik ikusi dituzte: basahateak, hegazti limikolak, ubarroiak, igaraba…