BATXILERGOA
Batxilergoa derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko bi ikasturteko iraupena duen hezkuntza etapa da. Batxilergoa modalitatetan antolatzen da (Arteak, Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Orokorra), ikasleen interesak kontuan hartuta prestakuntza espezializatuagoa eskaintzeko. Batxilergoaren helburu nagusia konpetentziak garatzea eta goi mailako ikasketak egiteko prestatzen dituzten ezagutzak zabaltzea da.
ORIENTAZIO PERTSONAL ETA PROFESIONALA
Hezkuntza eskeintza
ZIentzia eta teknologiako batxilergoaren modalitatea
Modalitate honen helburua da gure ikasleei kalitatezko prestakuntza ematea, izaera teoriko praktikoko gai zientifikoak eta batxilergo guztietarako komunak diren beste batzuk konbinatuz. Helburuak arlo akademikotik harago doaz, jarraitu beharreko metodologiak talde lana sustatzen baitu, ikerketa teknikak eta analisi gaitasuna indartzen baititu, eta, horrela, iritzi kritikoa garatzen laguntzen baitu. Modalitate hau, batez ere, matematika, fisika eta kimika, informatika, teknologia edo osasun zientzien arloetan interesa duten ikasleentzat da.
Giza eta gizarte zientzien batxilergoko modalitatea
Modalitate honen helburua errealitate berrien ikuspegi humanistiko eta soziala duten profesionalak prestatzen laguntzen du. Modalitate honek ezagutza orokorra eta diziplinartekoa eskaintzen du, kulturarekin, politikarekin edo komunikazioarekin lotutako esparru maila zabal batean garapen profesional egokia lortzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzeko aukera ematen duena
Batxilergo orokorreko modalitatea
Ikasleei prestakuntza malguagoa eta orokorragoa aukeratzeko aukera ematen die modalitate honek, askotarikoa, oraindik zer ikasiko duten oso zehaztuta ez duten ikasleentzat pentsatua, edo Batxilergotik Goi Mailako Heziketa Ziklo batean sartzeko asmoa dutenentzat.
Hizkuntzak
Euskara
Euskarako C1 mailako azterketa egiteko prestatzen ditugu
Ingelesa
Mailaren araberako taldekatzea egiten dugu hizkuntz eskolako azterketa libreei begira